1.- Militarren altxamendua

Hasiera batean Fronte Popularraren gobernuarekin berehala amaituko zuen altxamendu moduan aurreikusi zena, gerra luze eta odoltsuan bilakatu zen, Espainia zulo demografiko, ekonomiko eta kulturalera eraman zuena. Alderdi politikoak, sindikatuak, intelektualak… dena desagertu zen.

Gerra aurreko giroa

Antolaketa

Otsaileko hauteskundeetan Fronte Popularrak irabazi zuenetik, ejertzitoko general batzuk eta hainbat ofizialek gobernuaren aurkako altxamendua izan zuten buruan. Orgaz, Saliquet, Fanjul eta Goded general monarkiko, Varela tradizionala, Queipo del Llano eta Cabanellas errepublikarra edo joera politiko ezagunik ez zuten Sanjurjo, Mola eta Franco tartean izan ziren.

Altxamenduaren buruan Sanjurjo generala izendatu bazuten ere, Estoriletik Espainiara abioiez zetorrela istripuan hil zen. Konspirazioaren koordinatzaile nagusia, edozein kasutan, Nafarroako gobernadore generala zen, Mola.

Altxamendua

1936ko uztailaren 17an Melillako goarnizioa matxinatu zen, eta hurrengo egunean Franco generala Kanariar Uhartetatik Marruecosera hegan egin zuen Afrikako ejertzitoaren buruan jartzeko. Uztailaren 18an, altxamendua ia penintsula osora hedatu zen.  Mola generalak reketeen laguntzarekin Nafarroa hartu zuen inongo oztoporik gabe; Queipo del Llanok Sevilla ere berehala bereganatu zuen eta Cabanellasek ere arrakasta izan zuen Zaragozan; Madril eta Bartzelonan berriz, Fanjul eta Goded generalek gidatutako altxamendu haiek errepublikako gobernuak kontrolatu zituen.

Gaur harridura sortzen badu ere, Casares Quiroga presidentearen gobernuak ez zuen uste altxamenduak jarraipena izango zuenik, eta hartutako erabakiak beranduegi eman zirenez Giral errepublikarrak ordezkatu zuen karguan. Honek sindikatuetako miliziak eta Fronte Popularra koalizioa osatzen zuten alderdietako kideen artean  armak banatu zituen.

Altxamenduaren lehenengo ekintzen ondorioz, errebeldeek -altxatutakoek, alegia- Galizia, León, Gaztela Zaharra, Nafarroa, Aragoien zati handiena, Behe Andaluzia, Balear Uharteak eta Kanariar Uharteak hartu zituzten. Errepublikaren esku geratu ziren Madril, gune industrial garrantzitsuenak -Catalunya eta Bizkaia eta Gipuzkoa-, Asturias aldeko meategiak, Santander, Valentzia eta Murtzia.

Lehenengo egun haietan garrantzia handikoa izan zen Afrikako tropak Gibraltarrera pasa izana. Ekintza militar hura abuztuaren lehen egunetan antolatu zuen Franco generalak, eta horretarako Mussolini duce italiarrak bidalitako abioien laguntza izan zuen. Behe Andaluzian eta Badajozen sartzeko Lejioa eta Afrikako Erregularren tropen presentziak garrantzi handia izan zuten. Egun gutxi batzuk beranduago, Afrikako tropa haiek iparraldeko frentean arituko ziren errepublikarren aurka.

Gerra hasi eta lehen egun haietan ez zirudien bando batek bestea erraz gaindituko zuenik. Indarrak nahiko orektatuta zeuden.

TEST HONI ERANTZUN

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: