7.- Gerra Euskal Herrian

Sarrera

Gogoratu Gerra Zibila 1936ko uztailaren 18an hasi zela. Urte bereko urriaren 1ean Euskal Herriko autonomi estatutua onartua izan zen. Proiektu hura, dena den, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan aplikatzeko aprobatu zen, Nafarroak ez baitzuen ospatutako erreferendumean parte hartu nahi izan. Beraz, estatutua eta Eusko Jaurlaritzaren lana gerrak erabat baldintzatu zuen.

Euskal Gobernua eta Gerra Zibila Euskadin

1936ko urrian Euskal Gobernua osatu zenean, gerraren zenbait hilabete paseak ziren dagoeneko, eta une haietan legaltasun errepublikarraren defentsa Euskadin ezker alderdiek kontrolaturiko Defentsa junten eskuetan egon zen. Urritik aurrera ordea, Gobernua izango da gerraren gora beheraz eta bere kontrolpeko lurraldeko bizitzaz arduratuko dena: Bizkaiko probintzia, Eibar eta Arabako iparraldea, 700.000ra heltzen ez zen biztanle kopuru batekin. Bere kargupean zeuden polizia   -Ertzaña- eta armada, baina baita txanpona, posta eta beste herrialde batzuekiko harremanak ere. Estatutuaren letran egon edo ez egon, gerraren dinamikak berak bertan aurrikusitako konpetentziak neurri handi batean gainditzera behartu zuen.

EAJ.k zuen kontrola kontutan harturik ez zen iraultza sozial saiorik ezagutu, beste gune batzuetan gertatu zenaren alderantziz, eta ondorioz ez zen izan kolektibizazio edo nazionalizaziorik. Egin ziren desjabetzeak aurrez indemnizazioa eman ondoren egin ziren, kaltetuak bando “nazionalera” pasatutakoak zirenean ezik, kasu honetan aurkitzen zirelarik Oriol, Urquijo, Aznar edo Areitza. Elizak ez zuen erasorik jasan eta apezeriak bere betebeharrak normaltasun osoz betetzen segitu zuen, baita euskal gudalostearen kapelau moduan ere.

Euskal Gobernuak Gobernu Zentralarekin zuen harremanak zenbait tentsio gune ezagutu zituen, Ipar fronteko operazioetan inoiz integratu ez zen eusko gudalostearen jarrera ia independienteak, errezelo ugari sortzen baitzuen Errepublikako buruzagi militarren artean. Euskaldunak, bere aldetik, aginte errepublikarrak eskainitako laguntza eskasaz kexu agertzen ziren.

Eusko gudalostea -bolondresen milizia herrikoekin militarizaziotik eta errekluten mobilizazioetatik sortua, eta gutxi gora behera 40.000 gizonez osatua- ez zen dibisio eta brigadetan eratu, errepublikarraren antzera, alderdi politikoek zuzenduriko bataloietan baizik, ondorioz aginte kate bakar eta koordinatu baten falta nabarmena izango delarik.

Plano militarretik kanpo, ordenu publikoa ziurtatzeko Ertzaña sortu zen, Euskal Gobernuaren agindupean zegoen polizia autonomikoa. Ekonomiaren kontrolari dagokionez, nahiz eta nazionalizaziorik ez egon, banketxetako Administrazio Kontseiluak aldatu ziren, berriak Hazienda Kontseilariak izendatu zituztelarik, bileteak kaleratu ziren txanpon metaketarik egon ez zedin, eta urrea, bitxi zein dibisak hartu ziren aldez aurretik indemnizatu ondoren. CAMPSA ere interbenitua izan zen errekin hornikuntza ziurtatzeko asmoarekin.

Euskal Lurraldeko Entzutegia, eta, gerra eta matxinada delituentzat, Auzitegi Herrikoia osatuz, Errepublikako beste gune batzuetan matxinada erreprimitzearen aitzakia pean ezkutatu ziren mendeku eta hilketak eragotzi ziren, nahiz eta beti ez izan posible zenbait errepresalia ekintza galaraztea. Euskal Unibertsitatea eta Euskadiko Kultur Kontseilu Nagusia ere sortu ziren,  bere helburu nagusia euskararen irakaskuntza eta zabalkuntza izan zirelarik.

GIPUZKOA ERORTZEA (1936ko irailean)

Gorabehera militarrei dagokionez, Euskal Herrian gudak etapa ezberdinak ezagutu zituen. Lehenengoan, 1936ko uztailetik urrira bitartean, guda batez ere Gipuzkoan ezagutu zen, non gaizki hornitu eta armaturiko milizia herrikoiek nafartar erreketeek Beasain, Tolosa eta Irunen aurka buruturiko erasoari eusten saiatu ziren, bitartean Donostia itsasoz bonbardeatua zelarik.

Gerra garaian, Gipuzkoan Defentsa Junta ezarri zen, fronte popularreko alderdiekin batera antolamendu militarrean buru egingo zuena. Dena den, armada nazionalista-errepublikarra ez zuen indar handiegirik -lehen aipatu dugu bere ahultasuna-, armak ere ez ziren nahikoa eta, ondorioz, alderdi ugaritako pertsonek bat-batean osatutako milizien gorputza baino ez zen, nafar errekete edo karlisten zutabetik defendatzen zena. Altxatuek, berriz, ez zuten gerrarako material egokirik, adina Gipuzkoan sartu, Oriatik barrena aurrera egin eta, etsaiaren tropei artileriaren bidez eta airez eraso egin ondoren, irailaren 4an Irungo aldetik Frantziarekiko muga ixtea lortu zuten. Bide horretatik, errepublikarren aldeko zen iparralde industrial hura isolatuta uztea lortu zuten, Irun hartu ondoren, Donostia setiatuz hiriburua aste bete baino lehen hartu zuten. Gipuzkoa Mola jeneralaren esku geratu zen eta irailaren amaiera aldera iparraldeko frontea Bizkaitik gertu kokatu zen.

GERRA BIZKAIAN (1937ko martxoa/abendua)

Euskal Gobernua osatu eta gero, bigarren etapa batean sartzen gara, Arabako Villareal inguruan buruturiko erasoaren porrotak markatua bera, eraso honekin armada frankistak Bizkaiko zenbait frontetan mantentzen zuen presioa gutxitu nahi zelarik. Erasoaldi honek porrot egin zuen, bai euskal agintaritzaren ahuleziengatik, bai arerioaren tropek zuten nagusitasuna eta erreakzio ahalmenarengatik, eta horrela eusko gudalostearen morala kaltetua suertatu zen, eta mesfidantza giro bat sortu zen Euskal Gobernuko Defentsa Kontseilaritza eta Iparraldeko Armadaren Aginte Nagusiaren artean.

1937ko martxoan Francoren tropak iparraldeko industrialdea isolatzeko kanpaina hartan murgildu ziren. iparraldeko kanpainan armada nazionaleko soldaduen kopuruak gainditu egiten zuen bestea, hegazkinak eta artileria izan ziren protagonista eta herritarren aurkako masa-bonbardaketez baliatu ziren biztanleria erabat suntsitzeko eta etsai zuten armada hura lur jota uzteko.

Durangoko bonbardaketaren atzetik Gernikakoa etorri zen. Interes militarrik eskaintzen ez zuen hiribildu txiki hura nahiko sinbolikoa zen Euskal Herriarentzat, foru-berezitasunen sinbolo baitzen, eta apirilaren 26an, azoka-eguna zenez herrian jendetza handia zen egun hartan, bonbardatu eta suntsitu egin zuten -ekintza hura nazionalen aliatuak ziren alemaniarren Kondor Legioak gauzatu zuen-. Sollubeko mazizoen inguruan Euskal Armadako miliziar eta gudariek gogor aurre egin bazieten ere, nazionalak Burdin Gerrikora iritsi ziren. Ustez zeharkatu ezina zen gotorleku haren gabeziek eta airetiko defentsa faltak nazionalek ekainaren erdialdera Bilbo hartzea bultzatu zuten. Zenbait egun lehenago, Eusko Jaurlaritzak biztanleek hiria hustu zezaten agindu zuen, baina industri instalazioak eta toki estrategikoak suntsitzeari uko egin zion, nahiz eta halaxe agindu zien Gobernu errepublikarrak; horregatik, Francoren tropak ederki baliatu ziren azpiegitura horretaz gerra-maniobretarako. Gudariek Santander aldera atzera egin zuten gerran jarraitzeko asmoz, baina tropa frankisten aurrerakada ikusita eta Iparraldeko Armadaren aginduei kasurik egin gabe, italiar tropekin errendizioa hitz hartu zuten Laredon eta Santoñan; hala ere, azkenean, euskal gudari ugari hartu zuten preso tropa frankistek.Ezker Alderdietako bataloiek gudan segitu zuten 1937ko urrian Asturias frankisten eskuetan erori zen arte.

Frankistek abioi eta artileria mailan zuten nagusitasunaz aparte, galera ulertzeko ez ahaztu behar euskal gudalostearen eta Iparraldeko armada errepublikarraren arteko koordinazio falta, bere ahalmenak elkartzera heldu ez zirelarik. Gainera Gobernua zuzentzen zuen alderdia zen EAJ-ren moderazio ideologikoak, Bizkaiko azpiegitura industriala gerra irabazteko beharrezkoa zena produzitzeko helburuarekin exekutiboaren kontrolpean ezartzea eragotzi zuen.

Gerrak Euskal Herri Kontinentalean izandako eragina

Gerraren hasieratik bertatik iparraldeko apaizgoa, politikariak eta herriaren gehiena Agirreren aurka jarri ziren eta matxinatuen alde. Komunikabide gehienek, baita euskaraz argitaratzen zuen Eskualduna egunkariak ere, Francoren erregimenaren bertuteak goraipatzen zituzten aho batez. Baionako Sud-Ouest izan zen errepublikaren alde egin zuen egunkari bakarra. Hala, iparraldean, oro har, oso harrera txarra egin zieten gerratik iheska muga igarotzen zutenei. Agintariek ere neurri zorrotzak hartu zituzten hegoaldeko erbesteratuen kontra: 1937ko urriaren 1ean erabaki zuten 1936ko uztailaren geroztik Espainiatik etorritako guztiak mugaz bestaldera bidaltzea berriro, etxeetan edo elkarte baten babesean zeudenak edota eri etxetan gaixo zeudenak izan ezik.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: