4.- Gerraren bilakaera

GERRAREN BILAKAERA MAPAN

Madril inguruko batailak (1936ko uztaila-1937ko martxoa)

Matxinatuen helburu nagusia Madril konkistatzea zen, baina hegoaldetik egin zituzten aurrerapenak moteldu ziren. Gibraltarretik penintsulara tropak abuztuan igaro ziren, Francok flota errepublikarraren defentsa posiblea ekiditzeko alemaniarren eta italiarren abioien laguntza izan zuenean.

Afrikatik igarotako ejertzitoak Tajo ibaiaren bidea jarraituz aurrera egin zuen Talavera eta Toledo ( lehen bideoa eta bigarren bideoa)  konkistatu Gredos mendikatea zeharkatu eta Molaren tropekin bat eginez. Madrilen iparraldean, Somosierra eta Guadarrama mendi inguruan, errepublikarren tropek matxinatutakoenak gelditu zituzten. Aldiz, Molak penintsularen iparraldean Irun eta Donostia hartu zituen eta honela errepublikarren zona Frantziako mugatik isolatu zuen.

Aldi berean, aldaketak ematen ari ziren bando bakoitzaren barruan: Giral-en gobernuaren ondoren, irailean, Largo Caballero sozialistak osatutakoa antolatu zen. Nazionalen bandoan, berriz, Francisco Franco generalak aginte politiko eta militarra bereganatu zituen Defentsa Nazionalerako Batzarrak hala erabakita, eta kuartel nagusia Burgosen kokatu zuen.

Edozein kasutan, indarrak momentu hartan parekoak baziren ere, geroz eta argiago geratzen ari zen matxinatuek jasoko zuten laguntza errepublikarrek jaso zezaketeena baino erabakiorragoa izango zela. Azken hauek Nazioarteko Brigadak eta errusiar abiazioaren laguntza izan zuten; nazionalek, berriz, Italia eta Portugaletik etorritako bolondresak eta alemaniar abiazioaren laguntza izan zuten.

Egoera hura ikusita, Manuel Azaña Espainiako presidenteak eta Largo Caballero gobernuko presidenteak Estatuko hiriburua utzi eta Valentziara alde egin zuten, gerraren frentetik urrunduz eta Madril hiriaren defentsa Miaja generalen ardurapean utziz. Madrilen erresistentzia hartan erabakiorra izan zen kanpotik jasotako laguntza, Nazioarteko Brigadetako bolondresen laguntza eta Sobietar Batasunetik ekarritako tankeak eta abioiak.
Kapitalari egindako erasoan guda oso gogorrak eman ziren:
  • Casa de Campo eta Ciudad Universitariaren inguruan emandako borrokak (1936ko azaroaren 7tik aurrera).
  • Jaramako batailan (1937ko otsailean) errepublikarrek Valentziara doan errepidea mozteko Francok egin zuen ahalegina zapuztu zuten.
  • Guadalajarako batailan (1937ko martxoan) italiarrek Madril hartzeko ahaleginak frakasatu zuen.
  • Bruneteko batailan (1937ko uztailan) errepublikarren ejertzitoak ezin izan zituen Francoren tropen lerroak haustu.

Iparraldeko frontea (1937ko apirila-urria)

Molaren tropek Irun eta Donostia berehala hartu zituzten, iparraldeko frontea Frantziako mugatik isolatuz eta errepublikar ejertzitoaren ahulezia agerian utziz.  Bide batez, euskal hiriak, Santander eta Asturias bereizi zituzten. Erresistentzia hartan  ipar frontea isolatuta gelditu izana eta armen eskasia erabakiorrak izan ziren.

Ziuraski, Bilbo konkistatzeko kanpaina iparraldeko frontean eman zen ekintzarik garrantzitsuena izan zen. Bestalde, 1937ko apirilaren 26an alemaniar abiazioak (Kondor Lejioak gauzatuta) egindako Gernikako bonbardeaketak suposatu zuen, zalantzarik gabe, gerran gertatutako gertaera negargarrienetako bat. Urte hartan bertan Emilio Mola generala hil egin zen, istripuz hau ere, eta agintean Dávila generalak ordezkatu zuen. Honek lortu zuen Bilbo hiriaren inguruan zegoen defentsa gainditzea (burnizko gerrikoa), Bizkaiako hiriburuan ekainaren 19an sartuz.

Abuztuaren 26an amaitutako Santanderreko konkistan italiar tropek eta napar brigadek lagundu zuten

Asturiasen, berriz, borrokarik bortitzenak Gijón kontrolatzeko gertatu ziren, Oviedo altxamenduaren hasieratik Aranda koronel errebeldearen eskutan gelditu baitzen. Aranda eta Solchaga generalek gainditu zuten errepublikarren erresistentzia Asturiasen, lehenengo Infieston eta Gijónen azkenik (1937ko urrian).

Nazionalek iparraldean lortu zituzten garaipen haiei erantzuna eman nahian, errepublikarrek Bruneten (Madril inguruan) eta Belchiten (Zaragozan) kontraerasoa egin zuten, arrakastarik gabe bi kasutan.

Gerraren fase hartan, behin iparraldeko frontea nazionalen eskutan, bi bandoen arteko indarren oreka amaitu zen: Errepublikak baliabide ugariko lurraldeak galdu zituen, kontrolpean zuen penintsularen lur eremua herena izatera pasa zen eta bere biztanleria ere frontea galdu baino lehen zuen erdira jaitsi zen.

Maiatzan, beraz, egoera konplikatu hura gainditzeko gobernua berriz ere aldatu zen, eta Largo Caballero-ren ondoren Negrín izendatu zuten presidente.

Ekialdeko frentea (1937ko urritik-apirilaren 1939 bitartean)

Altxamendua gertatu bezain laster Aragoiko hiru hiri nagusiak errebeldeen eskutan gelditu ziren. Errepublikako ejertzitoa lur haiek berreskuratzen saiatu bazen ere, Alcurriebeko mendizerra eta Belchiteko batailatan besteak beste, ez zuten lortu.

1937ko abenduan, Hernández Sarabia generalak gidatzen zuen militarki ondo hornitutako ejertzitoak Teruel berreskuratzeko erasoa egin zuen. Nazionalen erresistentzia amorratuak eta negu hartako hotz ikaragarriak ekintza hura penegarria bihurtu zuten, baina azkenik errepublikarrek Teruel okupatu zuten. Hala ere, Varela eta Aranda generalek zuzendutako tropen erasoari esker, Francok berriz ere hartu zuen Aragoiko hiria 1938ko otsailean.

Martxoan zehar, Francok indar handiz eraman zituen bere ejertzitoak Ebro haranean zehar Mediterraneoko kostaldera iristeko asmoz. Eraso honek Behe Aragoien hasi eta Segre haranean zehar jarritu zuen -Lleida apirilaren 3an hartu zuten-, ondoren Ebro aldera itzultzeko. Alonso Vega generala apirilaren 14ean Vinaroz-etik Mediterraneora iritsi zen eta horrela Errepublikak gobernatzen zituen lurrak bitan banatuta gelditu ziren.

Catalunya ia osorik okupatu zuten eta Errepublikako gainontzeko lurraldeetatik isolatuta gelditu zen, gobernuak bere egoitza Bartzelonan zuela. Apirilaren hiruan Lleida nazionalen esku gelditu zenean Francok Catalunyako Autonomia Estatutua indargabetu zuen.

1938ko maiatzatik aurrera tropa frankistak Valentziaruntz zuzentzen zirenean, uztailaren 25ean, errepublikarren indarrek Ebro ibaia gurutzatu zuten frankisten atzealdea erasotzeko.

Ebroko bataila

Errepublika irabazita zirudien, baina indarrak bildu egin zituen erabakiorra izango zen gudari aurre egiteko. 1938ko uztailaren 25eko eguna argitzean, errepublikarrek ibaia gurutzatu eta, 35 kmtan aurrera egin eta gero, Francoren tropen zati bat isolatu zuten. Honela hasi zen batailak hiru hilabete baino gehiago iraun zuen eta hildako edo zauritu kopuru itzela utzi zuen.

Azaroaren erdialderako errepublikarren indarrak suntsituta zeuden. Sobietarren laguntza gero eta zailtasun handiagoekin iristen zitzaien eta urrian Nazioarteko Brigadek Espainiatik alde egin zuten.

Bartzelona eta Madril: gerraren amaiera

GERRA ZIBILAN HILDAKOAK
Errepublikarrak Nazionalak Guztira
Espainiar militarrak 60.500 59.500 120.000
Atzerritarrak 13.500 12.000 25.500
Zibilak 11.000 4.000 15.000
Ejekuzioak eta erailketak 35.500 72.500 108.000
Total 120.500 148.000 268.500
Catalunyako kanpainak Francok berak zuzendu zituen. 1939ko urtarrilean Tarragona hartu zuten, gero Bartzelona (urtarrilaren 26an) eta, azkenik, Girona. Handik gutxira, indar frankistak Frantziako mugara iritsi ziren.
Manuel Azaña Errepublikako presidenteak dimititu zuen, baina Negrín gobernu buruak, berriz, komunisten laguntzarekin borrokari jarraipena ematea erabaki zuen.

Madril besterik ez zegoen Errepublikaren esku. Han egoera gerra hasieran zegoenaren antzekoa zen. Europan Bigarren Mundu Gerra hasi eta egoera politikoa aldatuko zelaren itxaropenarekin komunistek  erresistentziari eutsi zioten. Hala ere, hirian borroka latza aste gutxi batzutan mantendu ondoren, sozialistek, errepublikarrek eta anarkosindikalistek bultzatzen zuten Defentsarako Batzarrak Madril errenditu zuen martxoaren 28an. 1939ko apirilaren lehenean, Francoren Kuartel Nagusiak gerraren amaiera komunikatu zuen.

GERRAN EGINDAKO AZKENEKO PARTEA (FDZ DE CÓRBODA)

TEST HONI ERANTZUN


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: