3.- Zona “Naziolana”

 

Errebelde edo Errepublikaren aurka altxatutako haiek “nazional” izena jarri zioten euren buruari, baina ez zuten hasieratik aginte goren eta bakarra izan. General bakoitzak gidatu zituen bere ekintza militarrak zegokion zonan.

Guztira Lurreko ejertzitoaren 14.000  ofizial eta 150.000 soldadu ziren, baina errepublikarren ejertzitoan gertatu ez zen moduan, hauen antolaketa eraginkorragoa izan zen.

Printzipioz altxamenduaren burua izan behar zuen Sanjurjo generala uztailaren 20an abioi istripuz hil zenean, Burgosen Defentsa Nazionalerako Batzordea osatu zuten, Cabanellas generalak errebelde guztien ekintza koordinatzeko asmoz.

230.000 km2 ziren zona “nazionalean” ejertzitoak kontrolatu behar zituenak, 10 milioi biztanlerekin gutxi gora behera. Zona errepublikarrarekin alderatuz, Espainiak zuen produkzio industrialaren portzentai txikia (%20) besterik ez zuen, baina nekazaritzaren produkzioaren % 70.

Mapa honetan urdinez azaltzen diren lurrak dira nazionalen esku gelditu zirenak. Espainiaren mendebaldeko lurrak eta Gaztela Leongoak dira bereziki. Bereganatutako hirien artean, Sevilla izan zen garrantzitsuena. Egia da, dena den, general ospetsu gehienek, Marruecosen gerran aritutakoek, altxamenduarekin bat egin zutela.

TEST HONI ERANTZUN


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: