2.- Errepublikarren zona.

Altxamendu militarrak Estatuaren funtzionamenduaren hondamena ekarri zuen, erakunde batzuk indarrean mantendu ziren arren. Uztailaren 19an gobernu berria eratu zen, José Giral buruan zuela, eta bertan bakarrik alderdi errepublikarrak  ziren. Baina oso gobernu ahula zen; kalean, benetan, dagoeneko armak zituzten langileen erakundeek agintzen zuten, eta beraiek erabaki eta ekintzak antolatzen zituzten sortu berriak zituzten autonomia handiko batzarren bitartez.
 
Egiten diren kalkuluek diotenez, 8.500 ofizial eta 160.000 soldadu mantendu ziren Errepublikaren alde, Abiazioaren parterik handiena eta Itsas-armada ia osorik. Baina ejertzitoa bitan banatuta eta Errepublikaren aldean gobernu falta zegoen. Hauen agintea sindikatu eta ezkertiar alderdiek sortutako herri miliziek hartu zuten.

Kontrolatu behar zuten lurrak 270.000  km2 hartzen zituen eta 14 milioi pertsona bizi ziren bertan. Hiri jendetsuenak, industrialak eta meategi nagusiak mantendu zituzten. Gainera, gobernuak bazuen baliabide finantziero nagusien kontrola, besteak beste Banco de Españak gordetzen zuen urrearen balioa. Nekazaritzari zegokionez, berriz, egoera defizitarioa zen.

Mapa honetak ikus daitekeen moduan, Madril, Bartzelona, Valentzia, Málaga, Bilbo eta Asturias, besteak beste, Errepublikarren eskutan geratu ziren 1936ko udaran. Geografikoki, Espainiako ia kostalde osoa, hiri jendetsuenak eta ekonomiaren motorra kontsidertatzen ziren horiek, Estatuto hiriburua barne, errepublikarrak ziren oraingoz.

 

 

 

 

TEST HONI ERANTZUN


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: